XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ainbesteraño maite zuten guziok ume zoragarri ua.

Bein batean, Orrillako arratsalde eder bat zan, ama-alabak areistian aitatutako kerizpean zeudela, andre-Muskin zeritzan sorgin ezaguna bidetik igaro zan.

Ta sorgiñak ere barnean biotza euki nunbait, eta amaren magalean parrirri gozoa ezpañetan zuela lo-zegian aingerutxo arrek, biotzean alako kilimatxo bat egin zion noski, ta aurtxoaren bekoki legunean musutxo bat emateko asmoz berenganatu zan.

Baña, arrigarria! umetxoa bat-batean, ametsetan bezela, esnatu zan eta bere eskutxoaz eta negar-malko samiñez sorgin-musurik nai etzuela adierazten zuan.

Andre-Muskin begietatik su ta gar zeiola jarri zan, eta arrokiro aurtxoari begira-begira esan zion: Madarikatua izango al den ire biotzak lenengoz maitatzen duan mutilla!.

Sorgiñak itzok esanaz batera, ega beltz aundidun saguzar bat igaro zan egaka umearen aurpegi-aurretik Amak deadar egin zuan ikaraz, eta alabatxoa bular-gañean estu-estu laztantzen zuela, etxean sartu zan.

Sorgin gaiztoak, ostera, parrez eta algaraz, bere bideari eman zion.

Orduantxe eguzkiak mendi-tartetik azken-izpiaz argitzen zuan Jauregi-berri basetxea; txoriak txio-txioka beren kabietara zetozen....